Ibarrako Gaztetxea


Saioa hasi

2008-07-01

Ibarra bigarren geratu da Xiba jokoetan


Xiberoan jokatu da finala eta eskualdeko lehen herria izan da Ibarra

Ibarra bigarren geratu da Xiberoan (Euskal Herria Zuzenean jaialdian) ospatu den Xiba jokoen finalean, Areatzako taldearen ondotik.

Eskualdeko lehen herria izan da, Zizurkil eta Asteasuren aurretik. Irabazlearengandik bost puntutara soilik geratu dira ibartarrak.

Ibarrako taldea

Ibarrako taldearen entrenatzailea Txantxan da. Finalaren atarian, taldearen nondik norakoak azaldu nahi izan zituen: «Taldea 12 kirolarik osatzen dute, ni entrenatzaile bezala eta estrategia lan garrantzitsuetan aritzen naiz. Taldeko hainbat kide parrandetatik urrundu eta lanean gogor jarri behar izan ditut, ingudearekin aritzen den neskaren kasua, bat aipatzearren. Orain finalean gaude eta, beraz, harro nago».

2008-05-23

Kontzertuak Garagardo Festako asteburuan


Ostiralean, hilak 30, gaueko 10etatik aurrera…

EZINEAN + GUALITXO

Larunbatean, hilak 31, gaueko 10etatik aurrera…

ARKADA + NUNBAIT



2008-05-13

V. garagardo festa badator


Maiatzaren 29, 30, 31 eta ekainaren 1ean izango da eta laister jarriko dugu Gaztetxeko kontzertuen egitaraua…

2008-04-01

Bizikleta martxa AHTren aurka


Apirilaren 12an bizikleta martxa batekin eskualdeko gaztetxe eta gazte asanbladek AHTri ez! esango diogu.

Aldarrikapen honekin eskualdea zeharkatuko duen martxa eta amaieran kontzertuak antolatu ditugu Agressive Combat, Deficiencia Mental eta talde sorpresa batekin.

Bonoak salgai ohiko tokietan.

Adi kartelei!!

<< Aurrekoak



2.211 segundutan kargatu da

WordPress-rekin garatua | Northern-Web-Coders 1.0 theme-a erabiliaz | Azo-k moldatua